Alkatearen Agurra

Ongi etorriak izan!

Ongi etorri informazio, interakzio eta, nola ez, gure herriaz, Etxebarri, gozatzeko eta beronen iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko gunera.

Web gune honetan Etxebarriren muina eta funtsa jasotzen saiatu gara. Etxebarri herri txiki bat izan arren; handia da zerbitzuetan, gune berdeetan, mugikortasunean, beste herriekiko harremanetan, historian… eta, baita ere, harreran, elkartasunean eta bere herritarrek agertzen duten maitasun keinuetan.

Gune honetan ohikoak baldin bazarete, ohartuko zineten udalaren web orria aldatu egin dela. Zerbitzu gehiago eta hobeagoak eskaini ahal izateko eguneratu da.

Web atari honek guztiongana errazago eta hobeto heltzeko erabilerraztasun maila handiagoa du. Ohiko atal batzuk mantentzen ditu (merkatarien eta elkarteen gidak, argazki-galeria…), eta gure herriko baliabideen, zerbitzuen eta jardueren gaineko informazio zabala jasotzen du. Diseinatu eta inplementatu ahala, zerbitzu eta aukera berriak izango dituzue eskura.

Berrikuntzarik nagusiena telematikoki izapide administratiboak egiteko aukera da. Zerbitzu berri honen bidez Etxebarrin izapidetze elektronikoaren hastapenari ekiten zaio, eta Etxebarriko Udaletxea urteko 365 egunetan 24 ordutan irekita egoteko lehen urratsa da. Oraingoz 16 izapide izango dira proba gisa, baina pixkana-pixkana askoz gehiago.

Nola ez, zuen laguntza ezinbestekoa da zerbitzu berri hau hobetzeko. Hori dela-eta, zuen ekarpenak eta iradokizunak beti ongi etorriak izango dira. Mila esker aldez aurretik zuen laguntzagatik eta udal atari hau erabiltzera gonbidatzen zaituztegu.

Agur bero bat.
Bizi Etxebarri!

Loren Oliva, Etxebarriko Alkatea.

                     Jarraiguzu...    
Loren Oliva Santamaría

Alkateari idatzi

E-posta honen bidez bidali itzadazu zeure kontsultak, iruzkinak, iritziak edo iradokizunak...

alkatea@etxebarri.net

Ezkerrean duzu eskura bai Blogan bai udal sare sozialeko profiletan edo orrietan parte hartzeko estekak.
Biscaytik posta elektronikoa