Gazteria | Kultura | Parte Hartzea | Lehiaketak
II. Irudi Lehiaketa
2012/09/12
Etxebarriko Udaleko Gazteria Sailaren kudeaketa planaren oinarrian lan-ildo batzuk daude; horien helburua herriko gazteen beharrizanei eta eskaerei erantzuna ematea da, betiere ikuspuntu integral batetik. Horretarako, zerbitzu publiko eraginkor eta efizienteak eskaini nahi dizkiegu, eta emantzipazio eta garapen pertsonala bideratu.
Lan-ildo horietako bat "Gazte Ekimenen Sustapena" deritzona da. Gazteei zuzendutako zerbitzu, ekipamendu, jarduera eta egitarauen eskaintza da, banakako eta taldeko garapen sozial eta kulturalaren mesedetan. Batez ere, ekimena eta sormena sustatu nahi dira, mugikortasuna, informaziorako sarbidea, aholkularitza eta prestakuntza ez formala, aisialdi parte-hartzailea eta ondasun eta zerbitzuak eskura izatea.
HELBURUA
Perspektiba hori kontuan izanda; talde horren "sormen" ekimena bultzatu nahian, eta baita ere berauen errealitatearen gaineko ikuspuntu berezitua hedatu asmoz, Etxebarriko Udal Gazteria Zerbitzuak II. Irudi Lehiaketa antolatzen du.
behera jaitsi:
DIPTIKOA
OINARRIAK
Aurkezteko epea:
2012ko uztailaren 2tik irailaren 12ra arte.
behera jaitsi:Aurkezteko epea: