Jarduerak

 

BERDINSAREAk Beldur Barik Jarrera! sariaren 3. edizioa deitu du. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate teknikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken jabekuntzatik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa. Proposamenek indarkeriaz hitz egitean ematen diren estereotipoak gainditu ditzatela baloratuko da, hau da, bikotearen testuinguruan indarkeria fisiko hutsa islatzen ez dutenak, baizik eta bestelako indarkeria eta bazterketa mota batzuk agerrarazten dituztenak, dramatik ihes egiten dutenak, eta emakumea biktima anulatu gisa erakusten ez dituztenak. Era berean, proposamenen originaltasuna eta freskotasuna kontuan izango dira, bai gaian, bai tonuan, bai mezuak adierazteko moduan.

Adierazpide mota oro onartuko da, baina betiere bideo formatuan aurkeztuta: film laburra, bideoklipa, lipduba, dantza, errezitatutako poemak edo kameraren aurrean irakurritako gogoetak, bideo-proiektuak, argazkiak edo artelanak erakustea, hiri inguruko performanceak eta esku hartzeak eta abar....

 Lehiaketaren OINARRIAK (pdf)

Lehiaketaren oinarriak