Oinplano berriko eraikuntza bat lehenengo aldiz erabiltzeko baimena

  1. 1. Izapidearen informazioa
  2. 2. Izapidearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Izapidearen sinadura
  5. 5. Izapidearen egiaztagiria

Informazioa

Izapide honen bidez lehen erabilerako lizentzia eska daiteke.

Lehen erabilerako lizentzia hirigintzako lizentzia mota bat da. Eraikuntza berriko eraikinak edo aldaketa garrantzitsuak nahiz zabalkuntzak izan dituzten eraikinak lehenengo aldiz erabiltzeko eskatzen da, eta erabilera aldatu zaien eraikinei ere eskatzen zaie, baldin eta sailkatutako jarduerarako lizentzia edo irekitzeko lizentzia behar ez baditu. Erabilpenerako lizentziak obrak onartutako proiektuaren arabera eta lizentzian ezarritako baldintzak kontuan hartuz egin direla ziurtatzen du, eta eraikina erabiltzeko moduan dagoela egiaztatzen du.

Lizentzia honen eskaintzak dagoeneko tasaren ordainketa suposatuko du.


Izapidea bertan egiteko:

SAC Etxebarri - 94 426 7000 - 94 449 1458 fax - registro@etxebarri.net

Sabino Arana 1A, 1. - 48450 Etxebarri

Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-13:30etara

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:


  • Telekomunikazioei dagokienez, eraikinen azpiegitura komunetako lanen bukaerako ziurtagiria
  • Instalazio eletrikoaren buletina
  • RITE edo Eraikinetan Instalazio Termikoak ezartzeko araudiaren lanen bukaerako dokumentazioa
  • Beste batzuk
  • Obraren bukaerako dokumentuak (likidazio ekonomikoa barne)
  • Obra berriaren eskritura eta, beharrezkoa izatekotan, banaketa horizontalekoa
  • Igogailua martxan jartzea
  • Katastroan alta eman duela frogatzen duten dokumentuak
  • Babes Ofizialeko Etxebizitza nada, behin betiko kalifikazioaren dokumentazioa

Legezko informazioa


  • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea.

  • Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legea.

  • Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/99 Legea.

  • Etxebarriko udal arau ordezkatzaileak.

  • Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea (Euskal Autonomia Erkidegoko araua).

  • Ekainaren 20ko 2/2008 Legegintzako Errege Dekretua (estatuko araua).

Oharrak

Izapidea burutzeko bideak:

TELEMATIKOA. Irakur ezazu informazioa, jarraitu orri honetako argibideak, eta sakatu IZAPIDEA HASI botoia.

Izapidetze telematikoaren gaineko zalantzak: Doako telefonoa 900 840 250 CAU – BiscayTIK-en Herritarrentzako Arreta Zerbitzua

PRESENTZIALA. HAZ – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua.

Sabino Arana 1A - 48450 Etxebarri

Ordutegia: 9:00 - 13:30 Astelehenetik ostiralera

registro@etxebarri.net

  • Beharrezkoak diren formularioak jaitsi itzazu INFORMAZIOA fitxan.
  • Erantsi behan den dokumentazioa DOKUMENTAZIOA fitxan.

INFORMAZIOA ETA KONTSULTAK. 94 426 7000 (Astelehenetik ostiralera, goizez)