Informazioa
Izapide honen bidez, egoitza-baimen iraunkorrik ez daukaten Europako erkidegoaz kanpoko biztanle atzerritarrek udalerriko erroldan izen-ematea berriztatzeko eskaera egin dezakete bi urtero. Izapide PERTSONALA da eta ezin daiteke ordezkari bidez egin (adinez txikiak direnen kasuan izan ezik).
Errolda udalerriko bizilagun guztien bizilekua eta helbidea helburu administratibo guztietarako ziurtatzen dituen erregistroa da.
Estatuan bizi den pertsona orok (naziokoek zein atzerritarrek) ohiko bizilekua duen udalerriko erroldan inskribatu behar du bere burua. Egoitza-baimen iraunkorrik ez duten Europako Erkidegokoak ez diren atzerritarrek bi urtero berritu beharko dute biztanleen Udal Erroldako inskripzioa.
Aipatutako bi urteko epea igarotzean interesdunak inskripzioa berritu ez badu, biztanleen erroldan baja emango zaio.
Izapidea bertan egiteko:
SAC Etxebarri - 94 426 7000 - 94 449 1458 fax - registro@etxebarri.net
Sabino Arana 1A, 1. - 48450 Etxebarri
Astelehenetik ostiralera 9:00etatik-13:30etara
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
- Izen-ematea berriztatzeko eskaera
- Nortasun-agiria: NAN, AIZ edo pasaportea.
- Etxebizitzan norbait erroldatuta badago, pertsona horren baimena.
Oharrak
Izapidea burutzeko bideak:
TELEMATIKOA. Irakur ezazu informazioa, jarraitu orri honetako argibideak, eta sakatu IZAPIDEA HASI botoia.
Izapidetze telematikoaren gaineko zalantzak: Doako telefonoa 900 840 250 CAU – BiscayTIK-en Herritarrentzako Arreta Zerbitzua
PRESENTZIALA. HAZ – Herritarrentzako Arreta Zerbitzua.
Sabino Arana 1A - 48450 Etxebarri
Ordutegia: 9:00 - 13:30 Astelehenetik ostiralera
registro@etxebarri.net
- Beharrezkoak diren formularioak jaitsi itzazu INFORMAZIOA fitxan.
- Erantsi behan den dokumentazioa DOKUMENTAZIOA fitxan.
INFORMAZIOA ETA KONTSULTAK. 94 426 7000 (Astelehenetik ostiralera, goizez)