Ametzola parkea 2008koa da. Izen berbera duen sektorearen urbanizazioren barnean sortu zen. Uribarri parkearen ondoan aurkitzen da; Santa Ana Ermitak banatuta, Nerbioi ibaiaren eskuinaldean, aisialdirako eta jolaserako gune gisa. Oinarria sinusoidal formako pasealekua da. Lau eskailera talde ditu eta Forua Kalera iristeko lau arrapala. Bere iparraldean biribilgune zabal eta garden bat kokatzen da jolaserako. Erabat argitsua, foku zuzentzaile eta intentsitate beheko kale argiekin.
Pasealekuak albo banatan hainbat eserleku ditu. Ur-edangarria izateaz gain; bertan, haur jolaserako txirristak, zabuak, gazteluak, zubiak eta kulunkak aurkitzen dira. Berriki landatutako hainbat zuhaitzez osatutako leku honek paseatzeko, atseden hartzeko eta inguru paregabeaz gozatzeko aukera ematen du.
Berezitasun gisa, Nerbioi ibaiari ahalmen gehiago emateko parke uholdegarri bezala sortu zen. Hori dela-eta, urbanizazio guztiek baino kota baxuagoa du.