Txikientzako udal errekurtsoa

Web guneko atal hau udalerriko txikienei zuzenduta dago.Etxebarrik hainbat baliabide dauka aisialdirako. Esate baterako bi ludoteka daude guztiz ekipatuta 6 eta 10 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta. Honetaz gain heziketa ez formaleko aisialdi gunea dago, 11 eta 14 urte bitarteko nerabeei zuzenduta: Tarrasta. Adin honetako ume eta gazteek egindako aldizkaria ere argitaratzen da, euskaraz: Etxebarri Txiki.

Udalerrian zehar babestutako eta trafikotik kanpo hainbat berdegunez hornitutako parkeak daude. Hainbat umeentzako joko dago parkeetan zehar. Bertan joko modernoak daude jarrita, babeserako zoru bereziekin prestatuta.

Era berean, kirol-guneek hainbat jarduera, ikastaro eta tailer  egiteko aukera eskaintzen dute, bereziki herritar hauei zuzenduta. Gure herrian burutzen diren jarduera asko umeei zuzenduta daude eta batez ere, txikiak dira urtean zehar ekimen hauen protagonistak. Euskara da nagusiki jarduera hauetan ume eta gazteekin erabiltzen den transmisio-hizkuntza, izan ere, Etxebarrin eskolatzeko adinean dauden ume eta gazte gehienak D ereduan matrikulatuta daude.

Hurrengo  loturen bidez baliabide hauetako batzuk ezagutuko dituzu. Guztion gozamenekoak dira.

Errekurtsoak

Etxebarri txiki
Haur Jolas-Guneak
Ludoteka
Tarrasta
Haurreskolak