Orain dela hamarkada batzuk arte Etxebarri nekazalgune gisa mantendu da, bertako herritarrek ondoko industria-guneetan lan egiten zutelarik. Bilboko eskualdearen kogestioak eta industriaren inguruko instalazioak kokatzeko leku beharrak, 60. eta 80. hamarkaden artean biztanleariaren etxebizitza gune berriak eta industria mailako lursailak asko gehitzea ekarri zuten. Hirigintza mailako hedapenaren eta Bilbo ingurura suertatutako mugikortasunaren ondorioz, 90. hamarkadan beste handitze bat gertatu zen. 2.000. urtean eta bereziki 2004an gertatutako metroaren etorrerak Etxebarri handitzea ekarri zuten, neurri handi batean Bilbo ondoko lasaitasunaren bila etorritako bikote gazteei. Biztanleriaren hazkundea azken hamarkadan ia %40a izan da.
Etxebarriko biztanleriaren perfila hau da: gaztea, haurren indizea %15,58 (14 urte baino gutxiagokoak), zahartze tasa baxua eta zahartze gaineko tasa ez da heltzen Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) duen batezbestekoaren erdira. Azken 5 urteotan egon den jaioberrien tasa %27a baino gehiagokoa izan da; hau da, ondoko udalerrietakoa baino 3 aldiz gehiago. Etxebarrin 1.000 biztanleen artean 18 haur jaio izan dira. Eskualdeko tasarik altuena izateaz gain, Bizkaiak duen batezbestekoa (1.000 biztanleen artean 9 haur jaiotzea) bikoizten du.
Migrazioaren kasuan, atzerritik etorritakoen indizea eskualdean, Bizkaian eta EAEn egun daudenen indizearen erdiaren azpitik dago.
Etxebarri 2010eko abuztuan 10.000 biztanle izatera heldu zen. Hemendik urte gutxi barru gehiengoz 12.000 biztanle izango dituela aurreikusten da.