Kontsumitzailearen informaziorako udal bulegoa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak betetzeko orientazio, laguntza eta informazioa eskaintzen duen udal zerbitzua da:
Prestakuntza
Kontsumo orokorrarekin zerikusia duten jarduerak zentralizatzen ditu; besteak beste, kanpainak, jardunaldiak, hitzaldiak, gaitasun ikastaroak eta abar.
Kontsultak
Kontsumo inguruko erabiltzaile guztien kontsultak jaso, zalantzak argitu, eskubide, erakunde, enpresa, egikaritze protokoloak, indarrean dagoen legeriari buruzko informazioa ematen du.
Erreklamazioak
Posible da, KIUB-k duen lan handiena eta ezagunena izatea. Kontsumitzaileen erreklamazio, kexak tramitatzea, bitartekari lanak egitea edo lehen auzialdian konpontzen ez diren erreklamazioak bitarteko diren beste organo batzuetara bideratzea.
Modu partikularrean aurkeztutako erreklamazioak, ondoren aipatzen direnak izaten dira:
Elikadura, jantzigintza, ibilgailuak eta etxetresna elektrikoak, tailerrak eta laguntza teknikorako zerbitzuak, etxebizitza (jabetza horizontala, gas instalazioak, igogailuak, alokairuak, etxebizitza librea eta babes ofizialekoak, birgaitzeak Eusko Jaurlaritza/Etxebide, eta abar), gas konpainia eta elektrikoak, aseguruak, bidaia agentziak, telefonia, merkataritza establezimenduetatik kanpoko salmenta, banku zerbitzuak eta abar).
Komenigarria da KIUBera joatea erosketa, kontratua sinatu, ordainketa egin edo bestelako kontsumo partikularreko jarduerarik egin orduko, beti ere zalantzarik balego. Herritarrek jasotzen duen aldez aurreko informazioa eta aholkularitzak, gero konpontzeko zailak diren arazoak eta etorkizuneko kalteak saihesteko.