Etxebizitza da azken urteotako apustuetako bat. Ahalegin berezi horren ondorioz, nabarmen handitu da etxebizitza pribatuaren zein publikoaren sustapena.
Gaur egun,udalerriko zonalde desberdinetako urbanizazioaren hobekuntzaren ondorioz: San Antonio, Kukullaga, Uribarri edo Ametzola besteak beste, kalitatezko etxebizitza lortu da; are gehiago, etxebarritarrentzako etxebizitza-eskaintza zabala lortu da, batez ere gazteek , behar berezidunek eta baliabide gutxikoek berme guztiak dituen etxebizitza eskuratzeko aukera izan dezaten.