2005etik hona, Etxebarrik Udal autobus zerbitzua du, Etxebarriko Udalak bakarrik finantzatu eta kudeatutakoa.
Etxebarribus zerbitzuari esker, herritarrek Metro geltokira joateko aukera erraza eta azkarra dute. “Transbordadore ” funtzioaz gain, autobusak udalerriko zerbitzu ezberdinak lotzen ditu: Metro, Euskotren geltokia, Ikastetxeak, Institutua, osasun zentroa eta kiroldegia, beste batzuen artean.
2006ko abendura arte 30 minutuko linea bat zeukan; hala ere, auzo kopurua eta eskaerak gora eta udalak ahalegin handia egin zuen eta zerbitzua bikoiztu egin da; gaurko maiztasuna 15 minuturo da eta linea berri bat be zabaldu da Bokete eta Legizamon auzoetatik Metrora jotzeko. Auzoko hauei Bizkaibus lineak kendu zizkieten, Metroaren erabilera gehitzean.
Etxebarribus-ek Creditrans sistema du eta deskontuak, Metroarekin batera egindako erabileragatik. Martxan jarri zenetik erabiltzaileen kopurua apurka-apurka hazi egin da; harrera ona dauka eta gaur egun Etxebarrin beharrezko zerbitzua bihurtu da. Adierazgarria da.