Bilboko jaiak aurki helduko dira eta jakina da etxebarritar asko joaten direla, besteak beste, bertan burutzen den Aste Nagusiko su-artifizial lehiaketaz gozatzera.
Iaz egin genuen bezala, auto partikularren erabilera ekiditeko zirkulazio eta aparkatze itogarrizko egunetan, eta jai-gunera sarbidea erraztu asmoz, ETXEBARRI BUS IZENEKO HERRI BARRUKO UDAL AUTOBUS ZERBITZUAK GAUEKO ORDUTEGIA LUZATUKO DU.
Abuztuaren 18tik 26ra arte (biak barne) autobus zerbitzuak 22:30etik aurrera bere ordutegia luzatu egiten du, ondorioz ordutegia hau izango delarik:
|
SANTA MARINA
|
|
METROA
|
|
|
|
|
|
22:30
|
|
22:50
|
|
23:00
|
|
23:20
|
|
23:30
|
|
23:50
|
|
0:00
|
|
0:20
|
|
0:30
|
|
0:50
|
|
1:00
|
|
1:20
|
|
1:30
|
|
1:50
|
|
2:00
|
|
2:10
|
Erabiltzaileak izango direnak ekimen honetaz baliatuko direlakoan, Metro geltoki inguruko espaloiak autoen aparkaleku ez bihurtzea espero dugu, oinezkoentzat arriskutsua delako eta halakoetan isunak jartzen direlako.