UCAM Murcia taldeak uko egin dioenez, Etxebarri onenen artean arituko da.
Taldearen etorkizunaren eta erakunde mailako laguntza nahikoa jasotzearen inguruko zalantzaz betetako astea igaro ondoren, Estatuko emakumezkoen eskubaloiaren gorengo maila den Emakumezkoen Ohorezko Mailara itzuliko dela jakitean ilusioa itzuli da Etxebarrira.
Hau guztia UCAM Murcia taldeak, arrazoi ekonomikoak tarteko, maila horretan lehiatzeari uko egin dioenez, kirol arrazoiengatik Etxebarriko Kukullaga taldeari dagokio zuzenean Murtziako taldearen lekua hartzea. Hau horrela izan dadin Kukullaga taldeak ez du dirurik ordaindu behar izan, Etxebarriko Udalaren eta taldearen filosofia jarraituz.
Albiste honekin, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak ematen duen diru laguntza C.B.Zuazo eta C.B.Kukullaga taldeen artean banatuko da, Kukullaga taldeari dagokion diru laguntza maila goren horretako gastuak ordaintzeko eta jokalari berriak fitxatzeko, ahal den neurrian, erabiliko da.
Lydia Montesen jokalariak proiektu berri hau ilusio osoz abuztuaren 15etik aurrera prestatzen hasiko dira. Aukera berri honen bidez Kukullaga Etxebarri izena estatuko klubik garrantzitsuenen artean izango dugu.
Etxebarriko Udalaren izenean kluba zoriondu egiten dugu eta taldea maila gorenean egongo den bigarren denboraldi honetarako ibilbide on bat opa diogu.