Albisteak

 

Aparkalekuaren ikuspegia

Etxebarriko Udalaren eta Kukullaga Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen elkarlanaren ondorioz, ikastetxeko aparkalekua eskola orduetatik kanpo erabilera publikokoa izatea adostu da herritarren mugikortasuna hobetze aldera.

Aparkalekuak 36 leku dauzka eta hauen erabilera ikastetxearen eskola-egutegiak ezarriko du, izan ere, ohiko erabileran 8:30etik 17:30era ikastetxeko langileentzako erreserbatuta egongo da, astelehenetik ostiralera eskola-egunetan. Aparkalekuaren erabilerarako araudia hauxe izango da::

  • Aparkaleku publikoa 17:30etik 8:30era astelehenetik ostiralera eskola-egunetan.
  • Aparkaleku publikoa asteburuetan egun osoan zehar .
  • Aparkaleku publikoa egunero uztailean eta abuztuan opor-garaian.
  • Aparkaleku publikoa jaiegunetan eta Gabonetako eta Aste Santuko oporraldian eskola-egutegiaren arabera.

Otra vista del parking

Arestian zehaztutakoagatik zirkulazio debekatuta egongo da eta beraz, aparkalekua eta ibilgailu partikularrak ezin izango dira sartu/irten aparkalekuan 8:30etik 17:30era astelehenetik ostiralera eskola-egunetan.

Aparkalekua erabilera publikora irekiko da ekainaren 30etik aurrera.

Ekimen honen bidez, batipat gauez eta asteburuetan  aparkatze-arazoak dauden inguruan egoera hobetzea da helburu.