Albisteak

 



Nuevo servicio - Zerbitzu berria                     Ontzi bat

Erabilera anitzeko ontziak instalatuta daude jadanik.

Ehun-hondakinak (jantziak, etxe-jantziak, poltsak, gerrikoak edo oinetakoak) uzteko ontziak dira; berritasun gisa, etxe-objektu aprobetxagarriak ere utz daitezke: jostailuak, liburuak, tresna elektriko eta elektroniko txikiak, bitxiak eta azoka-objektuak.
 
Batzeko zerbitzu berri hau Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek eta Rezikleta S. Coop.ek sinatutako kontratuaren emaitza da, azken hau Nerbioi-Ibaizabalgo eskualdeko udalerrietan arropa erabilia batzeko zerbitzua emateko lehiaketa irekiaren irabazlea delarik.
 
Kontratuaren prezioa urteko 35.000 eurokoa da, BEZ barne. Iraupena urte osokoa da, eta luzatu egin daiteke. Zerbitzuak hondakinen kudeaketa osoa hartzen du, honakoak barne: ontziak instalatu eta mantentzea, arropa batzea, garraiatzea, sailkatzea eta berrerabiltzeko edo birziklatzeko modu egokian tratatzea.
 
Ontziak eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan daude erabilgarri bide publikoan, udalerri bakoitzean honako taula honetan jasotako tokietan.

Etxebarrin guztira, 4 ontzi kokatu dira leku hauetan:

  • San Antonion, BBKren ondoan
  • Udaletxeko plazan
  • Santa Marinan
  • Fuenlabradan, Metro aparkalekuaren ondoan

Hainbat objektu utzi daitezke ontzi berri honetan