Albisteak

 
Laster formato digitalean eskuragarri izango da udal web atari honetanHerritar agurgarria:

Aste honetan zehar Etxebarriko Udal Gida berria buzoneatzen ari dira.

Bi urtean behin egiten den argitalpen honetan gure herriari buruzko informaziorik nabarmenena jasotzen da: datu orokorrak, historia, ondarea, jaiak, udal zerbitzuen gaineko informazio zabala eta merkataritza eta profesionalen inguruko gida.

Jaso baldin baduzu gorde ondo, edozein unerako erabilgarria izango duzu-eta. Zure postontzira heldu ez baldin bada, jarri harremanetan gurekin eta ahalik eta lasterren helaraziko dizugu.

HARREMANERAKO:
Etxebarriko Udala
Sabino Arana 1A, 1. 48450 Etxebarri
94 426 7000
etxebarri@etxebarri.net

Hala ere, aurki gida www.etxebarri.net udal web orrian era digitalean aurkituko duzu. Gida honetaz gain, Etxebarriri buruzko informazio zehatza eskuratu ahal izango duzu.




Bukatzeko esan zuen iradokizunak, iritziak eta digitalean aurkitutako akatsak aldatzeko eskaerak guri helaraztea asko eskertuko dugula.

Etxebarri guztion artean egiten dugu...

Bizi Etxebarri!