Albisteak

 
Etxebarriko Selekzioa Otsailaren 5ean, igandea, jokatuko zuen lehen partida Etxebarriko selekzioak, eta baita garaipena lortu ere. Alberto Higuerok Ion Gainzaren laguntzarekin zuzendutakoak gaztetxoak bezala ilusioz beterik joan ziren neurketa hori jokatzera, eta hori zelaian asko nabaritu zen, Partidaren hasieran urduri aritu ziren gure selekzioko jokalariak, eta une horietan Ondarrutarrek aukera asko izan zituzten. Aukera horiek guztiak gure atezain Pedrok ederki asko zapuztu zituen. Poliki-poliki etxebarritarrak sendotzen hasi ziren eta neurketa jokoz berdintzea lortu zuten. Atsedenaldira 0-0 heldu ziren.
 
Ondoren, jokalariek oso kontuan hartu zituzten Alberto Higuerok esanikoak eta neurketa menperatzen hasi ziren. Etxebarritarrek, Iñaki Carrascoren eskutik, bi gol sartu zituzten. Emaitza horrek azkeneraino iraun zuen. Aipatu beharra dago bi taldeek agertu zuten, grina, gogoa, ilusioa eta kiroltasuna. Eskertzekoa Ondarrutarrek etxebarritarrei eskaini zieten begirunea, eta hurrengo hilabeteetan hori dena itzultzea da helburua.   
 
Bi taldeen irudiaBide batez, jakinarazi nahi dugu Etxebarriko Selekzioak otsailaren 19an Etxebarriko Udal Futbol Zelaian, 10:30ean, jokatuko duela hurrengo partida. Bertan Galdakaok eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoak parte hartuko dute.
 
ETXEBARRIKO FUTBOL JOKALARI OHIEN SELEKZIOAN parte hartu nahi baduzu bidali e-posta bat kirola@etxebarri helbidera edo etor zaitez futbol zelaira asteazken batean 19:30ean.
 
ARRI, ARRI, ARRI  ETXEBARRI!!