Etxebarriko Udalak hau jakinarazten du:
Bilboko 2. Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren 2009ko apirilaren 7ko 2048/09 sententziaren arabera, Udaletxea kokatzen den plazaren izen ofíziala Txiki Otaegi izatea erabaki zuen udalbatzaren 1979ko ekainaren 2ko akordioa zuzenbidean erabat deuseza da.
Hori dela-eta, hurrengo erakundeen eta instalazioen helbide ofíziala aldatu egin behar izan da: Udaletxea, Bake Epaitegia, Udal Frontoia eta Udal Informatika Zentroa- CIME.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko urtarrilaren 13ko bilkuran, helbide hauek izendatu zituen:
Etxebarriko Udala - Ayuntamiento de Etxebarri
SABINO ARANA, 1A
Bake Epaitegia - Juzgado de Paz
SABINO ARANA, 1B
Udal Frontoia - Frontón Municipal
SABINO ARANA, 1C
Udal Informatika Zentroa - Centro de Informática Municipal - CIME
EGETIAGA URIBARRI, 1A
Akordioaren ziurtagiria (PDF-a)