Etxebarrik 2012ko irailetik aurrera Haurreskolako 3 gela berri izango ditu. Hau guztia Etxebarriko Udal ordezkariek Eusko Jaurlaritzaren 2011ko urriko bileran gela berriak eskatzearen ondorioa izan da.
Hiru gela berri hauek Bekosolo Parkean jada aurkitzen diren Udal Haurreskolako 6 gelak gehitzera datoz. Hiru gela hauek BBKren jabetzakoa den Elizarako Sarbidea kaleko lokaletan kokatuko dira. BBKren Gizarte Ekintzak azken urteetan haur hezkuntza zerbitzua emateko bideratutako instalazioak utziko dizkio Udalari. Honetaz gain, jada herrian 40 urteetan bere ibilbidea egin duen BBKren Gizarte Ekintzak jarraituko du ; alde batetik, haurren eta gazteen esparruetan esku hartze sozialak burutuz; eta, beste aldetik, gizarte-bazterketaren aurka borrokatuz.
Lokal berri hauei esker, Etxebarriko Udalak 2012ko irailetik aurrera Haurreskolako leku eskaintza handitu ahal izango du, azpiegitura hauen kudeaketa bere gain hartuz eta udalerriko hezkuntza-eskaintzari homogeneotasuna emanez.
Haurreskoletan leku horniketa Udalentzat borondatezkoa da. Udalaren erantzukizun bakarra lokalak eskaintzea eta mantentzea da. Matrikulazioaren eta zerbitzuaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzaren Haurreskolak Partzuergoari dagokio.
Etxebarriko Udalak uste dut ekimen honek gurasoek, beraien lan eta familia esparruak bateratu asmoz, Haurreskola Zerbitzua eskuratzea erraztu egingo duela.
Gahiago jakin...
> HAURRESKOLA ETXEBARRI