Noticias

 

BERBALAPIKO. “Dastatu euskararen lapikoa ”

Hirugarren ikasturtez jarraian BERBALAPIKO proiektuaren bidez Etxebarrin euskararen erabilera bultzatu nahi du Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuak. Proiektu hau ez da euskara ikasteko kurtso bat, baizik eta oinarrizko maila izanik, aisialdiarekin lotuz euskaraz aritzeko aukera bat. BERBALAPIKO proiektuan parte hartzen dutenek Etxebarrin euskara era natural eta praktiko baten erabili ahal izango dute, lagun arteko giro erosoaz gozatuz.

BERBALAPIKO proiektua euskaraz bizi nahi dutenei zuzendua dago: euskaldun berriak, euskaraz hitz egiteko erraztasuna galdu eta norekin praktikatu ez daukatenak, euskaldun zaharrak… Hau da, euskara jakin edo erabili nahi dutenei, eta baita laguntzeko prest daudenei ere. Baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da.

Euskara Zerbitzuak dohain eskaintzen duen proiektu honen bidez, partehartzaileek astean ordu betez euskaraz hitz egin ahal izango dute lagun arteko giroan, ondo pasatuz, bakoitzak berea erakutsiz eta besteengandik ikasiz. Honetaz gain, euskara hutsean aisialdiko ekintzetan parte hartzeko aukera eskaintzen da: ikastaroak, tailerrak, irteerak ikuskizunak… Herriko jendearekin kontaktuan jartzeko tresna ere bada, Etxebarrin giro euskalduna bultzatuz.

Interesatuta bazaude, etor zaitez izena ematera Etxebarriko Euskara Zerbitzura:

Bekosolo Parkea, z/g  (Txalet horia)
Telefonoa: 94 449 50 43
euskarazerbitzua@etxebarri.net

Izena emateko azken eguna: URRIAK 14

>Berbalapiko